XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure ekandu, ohitura, ipuin, erti-lan eta kulturaren zokoguneak jorratzen gure kondaira zaharraren barrunbeak hor dagozalako zakabanaturik.

Gure oinarriak bilatu, asaba zaharren gomutaz.

Holakoxe grina bizia jarri behar genduke erlijiotasunean ere.

Ezin geinke memelkeriaz zaramara bota gizaldirik gizaldi gure herriaren biziarnasa izan dan altxor hori.

Eguzkiaren argi barik itziko genduke herria.

Baina, zoritxarrez, ez doaz hortik gaurko euskaldunaren pentsaera eta zaletasunak.

Jausita dakusgu gure arteko erlijiotasuna; gizartearen oneretxia galdu dau.

Eta hortxe legoke arriskurik handiena.

Zauri horretatik odolustu daiteke erlijiotasunaren zana.

Eta, jakina, fedearen heriotza honek baltzez jantzita itziko leuke euskal lurra.

Zelan urrundu arrisku hau?

Besterik ezean, kristau jatorren ahaleginez.

Oraindik legamin izateko gauza diran kristau asko ditugu gure artean.

Jesusek burututako lanari oso-osoan emonak.

Kristau bizitza benetan hartutakoak.

Jesusen asmoai jarraipena emoteko prest dagozanak.

Gogo oneko kristauok gertau beharko ditugu ebanjelioaren ereintzarako.

Sekularren eskuetan itzi parrokia lanak.

Geratzen jakuzan talde txikiok ondo eskolatu, herritarren artean ebanjelizatze lana duintasunez eta trebetasunez bete ahal izan dagien.

Eliz zereginetan, neurriz gora hazi eta hezitako kristauak bideratu.